BARRIKAKO JON DEUNA 2010 JAIETAKO KARTEL LEHIAKETARAKO OINARRIAK

Printer-friendly versionSend to friend

BARRIKAKO UDALAK, JON DEUNA 2010 jaien kartela aukeratzeko lehiaketa-deia egiten du.

1. – LANAK AURKEZTEA: teknikak eta formatoa-
Lehiatzaile bakoitzak lan bat baino ez du aurkeztuko. Neurria 30 x 40koa izango da, etzan gabe eta euskarri zurrunean egina. Euskarri zurrunean_luma kartoian_ muntatuta joan beharko du, kristalik gabe. Kartelaren irudia CD edo DVD batean sartuko da, JPG formatuan, 72 DPI eta 300 DPItara. Lana baliabide informatikoekin egiten bada, adierazitako baldintzak betetzen dituen kolorezko kopia aurkezteaz gain, fotolitoak lortzeko behar diren fitxategi guztiak ere helarazi beharko dira, euskarri magnetikoan sartuta. Horrez gain, erabilitako prozeduren fitxa teknikoa aurkeztu beharko da, horren barruan direla erabilitako iturriak eta, hala badagokio, irudi digitalizatuen jatorrizkoak. Kolorea eta teknika norberak nahi dituenak izango dira, eta lanek jatorrizkoak izan beharko dute.

2. - TESTUA.-
Hona hemen kartelean agertu beharreko testua:
BARRIKA
JON DEUNAREN JAIAK 2010

3.- LANAK ENTREGATZEA.-
 Lana entregatzeko lekua: Barrikako Kultur Etxea (Udaletxeko Bidea 2), 10:00etatik 13:30etara. Informazio-telefonoa: 94-677 51 63
Lanotan ezin izango da agerian jarri egilearen identifikazio-daturik. Kartelaren atzealdean, berriz, gutun-azala itsatsiko da, honako hau jarrita: SAN JUAN 2009 KARTELEN LEHIAKETA. Gutun-azalaren barruan, datu hauek jaso beharko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
Lanak aurkezteko azken eguna 2010ko apirilaren 16a izango da, 14:00 arte.

4.- SARIAK.-
Saria bakarra izango da: Lehiaketaren irabazleak 500 euro jasoko ditu. Lehiaketa eman gabe utzi ahal izango da baldin eta aurkeztutako kartelek nahikoa kalitate teknikorik ez badaukate. Horrelakorik gertatzekotan, Epaimahaiak artista edo estudio bati egiteko eskatu ahal izango dio.
5.- SARI-BANAKETA.-
Saria maiatzaren  7an, arratsaldeko 19etan, Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia etxea) entregatuko da.

6.- KONPROMISOA.-
Udalak jai-kartelean eta jai-egitarauaren azalean erabiliko du proiektu irabazlea, eta horretarako konpromisoa hartzen du. Kartela teknikoki egiteak tonalidaderen bat aldatzea eskatzen badu hobe inprima dadin, Epaimahaiak aldaketa sartu ahal izango du, betiere egileari aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan.

7.- KARTELA AUKERATZEA.-
      Epaimahaia 3kide izango ditu kultura eta gizarterekin zer ikusia izan beharko dute. 

8. KARTELAK IKUSGAI.-
Aurkeztutako lanak Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikinean) eta web-orrian egongo dira ikusgai.

9.- JABETZA.-
Barrikako Udala izango da lan saridunaren jabea, eta bere esku egongo da erakusgai jarri, berregin edo argitaratzeko eskubidea, baina horrek ez du egile-eskubiderik sortuko.

10.- LANAK ITZULTZEA.-
Saririk jaso ez duten lanak itzuli egingo dira, erakusketa amaitu ondoko 15 eguneko epearen barruan. Epe horren barruan jasotzen ez diren lanak Udalaren jabetza izatera igaroko dira, eta udal-artxiboan gordeko dira.

11. OHARRAK.-
LeLehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak dauden-daudenean onartzea Dakar. Argibide gehiago:
BARRIKAKO KULTUR ETXEA
Udaletxeko Bidea 2 (Txintxilandia etxea).
Tfnoa: 94-677 51 63
Faxa: 94-404 61 43
Web: www.barrika.net