BARRIKA AUZOZ-AUZO PROIEKTUA AURRERANTZ DOA

Printer-friendly versionSend to friend

2009ko azaroan hasi zen Barrika Auzoz-Auzo, material begetala gaika biltzeko zerbitzua. Proiektu honen bidez, dagoeneko 23.284 kg batu dira. Datuen arabera bilketa hilerik-hile sendotzen doala egiaztatu da, azken lau hilabeteetan  bildu den material kopurua  are eta handiagoa izan baita. Batutakoaren % 80,32 adarrak izan dira, %18,47 Koniferak eta %1,2 belarra.

Kantitate gehien biltzen den inaus-guneak, ondorengoak dira:  Jonakoneko frontoi ondoko gunea, kantarranasekoa eta Itsaldeko parking atzeko gunea.

Orainarte bildu eta birrindutako material begetalarekin, maiatzerako 8.000 kg inguru konpost heldua edukitzea espero da, barazkigintzan erabiltzeko aproposa.

AttachmentSize
BILKETA DATUAK.pdf136.73 KB
18022010232.jpg