Barrikako Nagusien Etxeak bere ateak ireki ditu

Printer-friendly versionSend to friend

Barrikako Nagusien Etxea atzo inauguratu zuten, otsailaren 3an, udalerriak San Blas ospatzen duen egunean, hain zuzen. Lokala jendez lepo egon zen bere inaugurazio ekitaldi hunkigarrian, udaleko auzotar ugarik ez baitzuten hutsik egin nahi izan. Inaugurazioak jai eta ospakizun kutsua izan zituen.

Argazkiak

Juan Jose Ezpeleta, Barrikako alkateak, Nagusien Etxeak herrian zuen garrantziaz mintzatu zen: "Lokalen premia dugu eta bereziki, populazioaren sektore horrek ez zuen biltzeko tokirik". Halaber, Ezpeletak hunkituta ekarri zituen gogora udalerria bultzatzeko aurreko korporazioetako pertsonen lana. Horrela bere egin zuen esaldi ezaguna: "izan zirelako gara, garelako izango dira".

Lokalak herriko biztanleen laurdenari emango dio zerbitzua, izan ere,  Barrikak 1.500 biztanle ditu eta horietatik 361ek dute 60 urtetik gora. 190 metro koadroko azalera du eraikinak, eta, 30 eta 40 metro koadro arteko terraza zonaldea du. lorategi lursaileko gainontzeko esparrua kontutan hartuz, 300 metro koadroko azalera osoa du. Eraikinak beheko solairu bakarra du eta bertan daude aisialdirako gela, egongela, kafetegia (sukalde, biltegi, atondo eta komunekin), bulegoa, erabilera anitzeko gela eta egokitutako komunak.

Barrikako Udalak tokiko inbertsiorako estatu funtsaren 248.669 euro inbertitu ditu egoitza eraikitzeko. Kantitate horri Udalak jarritako 25.000 euro batu behar zaio, ekipamendurako erabili direnak.

Jubilados_Barrika_2.JPG