Barrikak bere Nagusien Etxea inauguratuko du otsailaren 3an, San Blas egunean

Printer-friendly versionSend to friend

Barrikako Nagusien Etxea bihar inauguratuko dute, otsailaren 3an, eguerdiko 12:30ean. Egoitza Udaletxeko Bidean dago, udal pilotalekuaren aurrean. 190 metro koadroko azalera du eraikinak, eta, 30 eta 40 metro koadro arteko terraza zonaldea du. lorategi lursaileko gainontzeko esparrua kontutan hartuz, 300 metro koadroko azalera osoa du.

Eraikinak beheko solairu bakarra du eta bertan daude aisialdirako gela, egongela, kafetegia (sukalde, biltegi, atondo eta komunekin), bulegoa, erabilera anitzeko gela eta egokitutako komunak.

Jubilados_Barrika.JPG