PILAK BILTZEKO EDUKIONTZI BERRI BI JARRI DIRA BARRIKAN

Printer-friendly versionSend to friend

Pilak biltzeko edukiontzi berri bi jarri dira Barrikan. "Pilontzi" izeneko edukiontzi bi hauek, Barrikan,  Txintxilandia eta Goierriko kultur etxeen aurrean daude kokatuta.

Jakingo duzuen moduan, oso garrantzitsua da pilak dagokion  pila-edukiontzietara botatzea, oso arriskutsuak baitira bai osasunerako eta baita ingurumenerako, duten merkurio- eta kadmio kantitateengatik. 

Orainarte, pilak biltzeko edukiontziak Uribe Kostako udalerrietako dendetan, udaletxeetan, kultura-etxeetan eta ikastetxeetan egon dira jarrita. Barrikan, hain zuzen ere, honako tokietan daude:

- Elordui etxea
- Barrika Barri etxea
- Osasun-etxea
- Udaletxea
- Kultura-etxea
- Estankoa
- Cantábrico jatetxea
- Bamboo terraza

Gainera, oraindik aurrera,  pilak biltzeko edukiontzi berriak ikusiko ditugu Mankomunitateko kaleetatik zehar. Pilontzi hauek, Barrikan,  Txintxilandia eta Goierriko kultur etxeen aurrean daude kokatuta.

pilontzi goierri.jpg