Barrikako Udalak,Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin, ura aurrezteko aholkuak biltzen dituen foileto bat, 2010eko urari buruzko egutegia eta eko-murritzaile batez osatutako kit-a banatu du Barrikako herritarren artean. Perlizadore horiek etxeko iturrietan ipiniz, uraren kontsumoa % 40tik % 50era arte murriztu dezakezue. Beraz, ura zentzuz erabiliz gero, fakturaren zenbatekoa ere gutxitu zenezakete.
Dakizuenez mugatuta dagoen baliabide naturala da URA eta erantzukizunez erabili behar da, zentzurik gabe erabiltzea saihestuz. Hori dela eta, Barrikako udalak, “URA BIZIA DA” deritzon ura aurrezteko kanpaina jarri du abian, herritarren kontzientzia piztea beharrezkoa deritzolako.