Comillasera txangoa (Kantabria)

Printer-friendly versionSend to friend

Barrikako Udalak Comillasera txangoa (Kantabria) antolatu du hurrengo uztailaren 25erako (igandea). Han Sobrellano Jauregiari bisita gidatua egingo zaio. Jauregi hori estilo neoklasikokoa da. Bazkaria berriz, Puente Viesgon izango da. Izen ematea uztailaren 20ra arte egin daiteke Barrikako Kultur Etxean (Liburutegia) ondoko ordutegian: astelehenetik larunbatera, goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Informazio gehiago: 94.677.51.63.