Maiz nabigatzen baduzu edo itsasoan denbora asko ematen baduzu, eta marmoken edo ur gaineko hondakinen presentziaz abisatu dezakezula uste baduzu, Marmoka Kanpainian parte har dezakezu behatzaile moduan.
Eman zure izena uztailaren 23a baino lehen ondorengo helbidean: mceballo@tragsa.es
Ingurumena, Landagunea eta Itsas Ingurumen ministerioak sustatutako kanpainia hau, marmoken antzemate goiztiarrean eta honekin batera, ur gaineko hondakinetan, jartzen du arreta, itsasertze osoan behatzaileen sare bat osatuz.
Marmoka kanpainia honen bitartez, animalia hauen eta bere banaketaren inguruko gure ezagupenak hobetzea espero da, baita gure hondartzen egoera suspertzea ere, bainu eremuetan marmoken helduera iragarrita.
Marmoka kanpainiaren helburuak, itsasertzeetan marmoken zaintza eta begiztatzea dira.
ZELAN PARTE HARTU
Maiz nabigatzen baduzu edo itsasoan denbora asko ematen baduzu, eta marmoken edo ur gaineko hondakinen presentziaz abisatu dezakezula uste baduzu, Marmoka Kanpainian parte har dezakezu behatzaile moduan.
Eman zure izena uztailaren 23a baino lehen ondorengo helbidean: mceballo@tragsa.es
www.planmedusas.es web orrian informazio gehiago jaso dezakezu kanpainia honen inguruan.
| Attachment | Size |
|---|---|
| marmoka kanpainia.pdf | 299.89 KB |